Boluntarioen bizipena

2022-01-29

Boluntariotza egiteko aukera ikustean, aldez aurretik Euleukek Senegalen egiten duen lana kontuan izanik,  dudarik gabe beraien proiektuan parte hartzea erabaki genuen. Nahiz eta gure lehen aldia izan ilusio handiz hasi genuen bidaia. Esan behar da, hemendik instagrameko irudien bidez idea generaman, baina egunak pasa ahala, beraiekin kontaktuan jartzean eta baita ingurunea sakonago ezagutzean, berehala konturatu ginen bidai bat baino zerbait gehiago izango zela. Inoiz ahaztuko ez dugun esperientzia bat dela argi dugu!

Aurretiz esandakoan murgilduz, Warangera heldu bezain pronto, oraindik maletak gurekin izanik, Dembak, bere etxeko ateak zabaldu zizkugun eta jatekoa eskaini ziguten beraietako beste bat izango bagina bezala. Horregatik, aho zabalik gelditu ginen beraien esku zabaltasuna ikustean. 

Gure ustez, ez ginen kontziente izan bizi izan gendunaz, etxera heldu ginen arte. Bueltan, aste bete inguru kostatu zitzaigun gure egunerokotasunera bueltatzea. Boluntariotzaren ostean iritsi garen ondorioak hurrengoak dira: bizitzan benetan garrantzitsua zer den kontuan izatea, gauzarik txikienari ere bere balioa ematea, materialki gehiago izatea ez da zoriontasunaren sinonimo, emakumearen berdintasuna lortzeko gelditzen den bidea luzea da eta bakoitzaren jaioterriak ezarritako desberdintasunak.

Badakigu beraien egoera gure presentziarekin ez dela bat-batean konponduko, hala ere, ahal izan dugun guztian parte hartzen eta laguntzen saiatu gara. Arrazoi horregatik, gutxieneko laguntza ere oso esanguratsua da proiektuaren aurrera egitean. Bizitzan behin bizi beharreko esperiantza dela pentsatzen dugu. Gure bizipena oraindik amaitu gabe,  Senegalera bueltatzeko gogoz geunden, eta Euskal Herrira heltzean pentsamendu hori ez da aldatu. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Euleuk elkarteari eta boluntariotzan parte hartu duten beste taldekideei esperientzia hau bizitzeko aukera emateagatik.

Esti Gezuraga, Liloye Richard eta Eihara Urresti