
Eneko Senegalen!
Eneko atzo iluntzean Senegalera heldu zen, inglesa apurtxu bat kontrolatuz baina frantsesa ezer ere ez, bera bakarrik joan da. Denbaren etxean hartu du ostatu eta egunean zehar Euleuki laguntzen ibiliko da. Momentu honetan emakumeen proiektuarekin dugu lan handia, beraz, Eneko bertatik ibiliko da, ur-putsua egiten, baratzea martxan jartzeko egin beharrak egiten…
Askok galdetzen diguzue ea udako boluntariotzaz gain beste hilabete batzuetan talde boluntariotza egingo dugun. Erantzuna ezetz da, izan ere, elkartea horren txikia izanik eta Euskal Herrian guztiok biziz, ez daukagu oso errez urteko hilabete guztietan zehar Senegalen egotea.
Bide batez, aprobetxatzen dugu esateko, udako boluntariotza uztailaren 4tik 17ra bitartean izango dela. Gero eta plaza gutxiago daude, beraz, zurea nahi baldin baduzu idatzi iezaguzu!