
6.kapitulua/Senegal/Warang/ Arratsaldea eta gaua/ Estasia
2022-02-03
Futboleko finalerdiak ikusten, eserita geunden, 10 edo 15 bat lagun, batzuk egurrezko banku batean eserita, besteak lurrean, beste batzuk aulki batean edo hautsitako ur botila baten gainean, kakahueteak eta tea banatuz... eta azkenean 3-1 emaitza β½β½β½ Ez nuen imajinatzen zer etorriko zen. Partida amaitu bezain pronto Dembak "korrika" esan zidan eta bere atzetik atera nintzen kalera. Etxetik ateratzen hasi zen jendea; haurrak, aiton-amonak eta denak dantzan eta kantuan. Inguruan Dembaren familiarekin nengoen eta herriaren erdian, gure etxetik 5 minutura, herritar guztiak biltzen ziren danbor musikaren inguruan. Ikustera joan ginen. Kotxeak, motorrak, kamioiak... jendea soinua jotzen eta etenik gabeko musikarekin. Aparteko kapitulu bat dantza da. Danborraren soinuarekin dantzatu zuten denek, musika oso azkarra. Dembaren familia eraldatu egin zen, indar eta poz gainezka egiten zuten dantza. ππΌππΌπ· π₯πΊ Banekien indarra zutela baina harrituta geratu nintzen. Behin Dembaren etxera bueltatu ginenean, orkestra pasa. Orkresta etortzen zegoela grbaatzen hasi nintzen eta Dembaren anaietariko baten aurrean gelditu zen (tipo adeitsu eta lasaia). Danbor nagusia zuen gizona mutil honen aurrean gelditu zen, "hautatu zuen" eta dantza egiteko txanda izan zen. Benetan ero bezala dantzatzen hasi zen, ikusteak bakarrik negatu egiten ninduen eta barruan duen guztiaren erakustaldia eman zuen. Eta azkenik afaria eta ohea. Gaur inoiz baino harrituago eta pozik, Warang-era bidaia honetan momentua eta konpainia ondo aukeratu izanaz pozik nago..... π π