Enekoren egun bat Senegalen

2022-02-03

Atzo lanaren ostean, arratsaldean, Dembaren ilobekin jolasten egon ginen. Lehenengo biren artean jolasten genuen baina pixkanaka-pixkanaka gehigao elkartu ginen eta futbolean aritu ginen, ezkutaketan eta haiek irakatsi zizkidaten joko amaigabeetan.
Nere ilobak ekarri dizkidate gogora, egia esan, atzo arratsalde magikoa pasatu nuen haiekin.
Baloi zulatuarekin eta irudimen handiarekin, pozik geunden.