Eliren hausnarketa

2022-05-13

Senegalera egindako bidaiak emozio asko sortu zizkidan. Hango bizimodua, nire umetako bizimoduaren oso antzekoa da. Hango tresneria, lan-baldintzakā€¦ batetik, eta bestetik, erlijioak duen agintea gizartean orain 50 urtekoak bezalakoak dira.
Guk aurrera egin dugu, bai, baina ez arlo guztietan. Izan ere, senegaldarrengan ikusi dudan bizitzari erantzuteko erritmo lasai eta positiboak, bidean zer galdu dugun ere erakutsi dit bidaiak.
Orotara, esperientzia oso aberasgarria izan da, bai hangoek emandakoagatik eta hemengoek eskainitako une zoragarriengatik.
Eskerrak Euleukeri aukera zoragarri hori eskaintzeagatik. Berriro ere edonoiz joateko prest nago ni!