
2022ko uztaileko boluntariotza!
2022-07-06
Uztailaren 2tik 18ra egongo dira gure 12 neska-mutilak Maider eta Karmelerekin Senegal ezagutzen. Herrialdea ezagutu eta herritarrekin harremana izateaz gain, Euleukeko zenbait proiektuetan parte hartuko dute; hala nola, umezurtegian, emakumeen baratzeko proiektuan eta eskolan.
Ane, Arrate, Xanti, Eli, Anne, Itxaso, Naxer, Ihintza, Maite, Marta, Leire eta Esther, mila esker gurekin bidaia hau egiten animatzeagatik!