
Euleuk jaia!
Kaixo!
Irailaren 23an Gernika-Lumoko Astran jai bat egiteko asmotan gabiltza. Oraindik gauzak lotzeko daude baina bai edo bai argi daukaguna da gure inguruko sortzaileei parte hartzeko aukera eman nahi dieguela. Artisauen eta sortzaileen postuak barruan egongo direnez eta pertsona kopuru mugatua dagoenez, postu kopuru bat baino ezingo dugu jarri. Hori dela eta, galdetegi bat sortu dugu eta galdetegi hori ekainaren 30a baino lehen bete beharko da, bakoitzak saltzen duena adieraziz. Onartuak uztailaren lehen astean jakinaraziko dira email bidez.
Postu bakoitzerako 15€ ordainduko dira (diru hori jaiaren antolakuntzarako eta proiektuetarako bideratuko da) eta parte-hartzaileek mahaia ekarri behar izango dute. 2 metro gehienez.
Azoka 11:00etan hasiko eta 18:00ak arte egoteko aukera izango da.
Goizeko 10:00etatik aurrera mahaia prestatzeko aukera izango da.
Zozketa bat egingo da. Nahi duenak zozketarako produktuen bat eman dezake. Egunean bertan egingo da zozketa.
Eguerdian bazkaria egingo dugu. Bazkaltzen gelditu nahi duenak aldez aurretik izena emanda 6€ ordaindu beharko ditu eta egunean bertan izena emanda 8€.
Galdetegia:
https://forms.gle/GNQLFo7Mh83eXx7S8