Guri buruz
Euleuk hitzaren esanahia: Etorkizuna” Wolof hizkuntzan.
Etorkizuna gure herriarentzat; Etorkizuna beste herrientzat; Etorkizuna haur senegaldarrentzat; Etorkizuna behartsuenentzat; Etorkizuna mundu hobe batentzat. Eta etorkizuna gure Elkartearentzat.
“E” hitzak, Euleuk hitzaren hasiera izateaz gain, Euskadirekin du zerikusia. Izan ere, elkarte hau sortu eta hasi zen tokia da Euskadi. Euskaldun hitzaren “E”, baina baita Elkartasuna hitzarena ere bai.
Euleuk elkartearen jatorria/sorrera
Euleuk talde txiki batek osatzen du, eta, modu batera edo bestera, Senegalekin lotura dute bere partaideek. Besteak beste, Warang herriaren (Dakarretik 90 kilometro ingurura dago, Mbour departamentuan) eta Malicounda Komunitateko herrixka batzuen bizi-baldintzak hobetzen lagundu nahi dute.
Taldea Muxikako familia baten ekimenaren bidez sortu zen, gaixotasun larri baten ondorioz Gurutzetako Ospitalean (Bizkaia) ebakuntza kirurgikoak egin behar izan zizkioten haur senegaldar bat 3 urtez etxean hartu ondoren.
Behin haurra etxera itzuli zenean, sendiak (behin baino gehiagotan bisitatu du herrialdea) senegaldar askok dituzten bizi-zailtasun handiak egiaztatu zituen bertatik bertara.
Familia honetako kideek, inguruko lagun eta pertsonekin batera (Muxika, Gernika-Lumo, Amorebieta-Etxano eta Igorre udalerrietakoak), elkarte hau sortu dute, elkarlanean aritzeko eta laguntza “txiki” bat emateko benetako ilusioz, horren esku zabalak diren jende horien bizi-baldintzak hobetzen saiatzeko.
Euleuken ere funtsezko kide dira, Senegal bertatik elkarteari premia larrienen berri ematen dioten pertsonak, eta aldi berean, laguntza guztiak errealitate bihurtzen laguntzen dutenak.
Euleuken jarduerak garatzea
Senegali laguntzeko egitasmoa arestian aipatu bezala, Warang, Soussane Saréne eta Ganiabougouko biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko da; jarduerak, nagusiki, hezkuntzaren, osasunaren, elikaduraren, nekazaritzaren eta ekonomiaren arloetan egiten dira.
Horretarako, elkarteak salgai jartzen dituen hainbat produktu saltzen dira: arropak, poltsak, motxilak, Senegaletik ekarritako produktuak… eta produktu hauek erosiz parte hartzen duten pertsona guztien laguntza paregabea izaten da.
Orain arte, laguntza Warang herrian, Soussane Saréne eta Ganiabougou herrixketan oinarritzen da.
Hemen azaldutakoa Euleuk elkartearen historiaren laburpen bat da, bai eta elkarte horrek Senegalgo biztanleriaren zati txiki batentzat dituen helburuena ere. Ziur aski, edozein laguntza, txikia izan arren, “arindu” egiten zaie eguneroko jardunean.
Euleuketik ere eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu duten eta proiektuak gauzatzea posible egiten duten guztiei.
Soussane Saréne Senegal herrialdeko herri bat da, Petite-Côte-n kokatua, Dakarretik 88 km-ra eta Mbour-etik oso gertu. Warang herrian 3500 biztanle inguru bizi dira. Biztanleria kopuru horretan ez da kontutan hartzen Europatik erbesteratuak izan direnak. Azken hauek kopuru handia izatera heldu dira eta askok haren egoitza ezarri dute bertan.
Talde etniko ezberdinez osatuta dago zonaldea: Seresereak, Bambarak, Wolofak edota Diolak. Erlijio aldetik gehiengoa musulmana da. Ekonomia aldetik, lehen sektorea da ohikoena (arrantza, nekazaritza, abeltzaintza...) Hala ere, turismoa bertara heltzen hasia da eta horren ondorio hotel eta turismoari erantzuteko instalazioak eraiki dira.


