Proiektuak

Kultur murgiltzea

Ikusirik gure inguruko eta ez horren inguruko jendeak Senegal ezagutzeko eta herrialde honetan murgiltzeko nahia duela, bidaia talde batzuk egiten ditugu. Bidaia bi asteko plangintza izaten da eta gure helburua gehien baten, herrialde honetara doazenak sentsibilizatzea da.

Printzipioz eskolan, emakumeen baratzean eta umezurztegian laguntzen dugu baina beharrizanen arabera proiektu berriak irten eta aldatu daitezke. Gure proiektuak ditugula kontuan hartuta, proiektu horiek ezagutzera joan ohi gara, eta ahal dugun neurrian lagundu.

Urtean zehar talde desberdinak antolatzen ditugu, apirilean, uztailean eta abenduan eta honen informazio guztia sare sozialen bitartez edota guri idatziz eskuratu daiteke, izan ere, beharrizanak aldatuz doaz eta proiektu batzuk bukatu eta beste batzuk hasi egiten dira. Hala eta guztiz ere, urteko beste momentu batean bidaia bat egin nahi baldin baduzu, jarri gurekin harremanetan eta taldea sortzen ahaleginduko gara.

Bestalde, Senegal ezagutu nahi baldi baduzu, turismo arduratsuaren bitartez, zure bidaia antolatzen lagundu ahal dizugu, gure aholku eta proposamenak emanez.