Proiektuak
Covid-19
Argi eta garbi esan nahi dizuegu zer egin nahi dugun: hemen lortutako dirua gure Senegaleko lagunari bidali eta berak Soussane Sareneko familientzako janaria erosi eta banatuko du. Lehentasunezko janariak eta Covid-19ari aurre egiteko higiene materiala izango litzateke erosiko lukeena.
Kaixo lagunok:
Berriz ere zuengana jotzen dugu zuen laguntza eske. Covid-19ak egoera gogorrak sortu dizkigu gure egunerokoan, inoiz ezagutu ez ditugun egoerak. Gure etxean sartuta egon behar gara, lana etxetik egin behar dugu, familiako kide eta lagunak ezin ikusi gabiltza… baina erosketak egitera joateko ahalmena daukagu, gehienok behintzat. Ez dugu uste, gure ingurukoa den norbait gosez hilko denik, izan ere, egoera larri batean baldin badago, laguntzak jasoko ditu, ahal den neurrian gose gutxi pasatzeko. Baina egoera Afrikan guztiz desberdina da. Hemen egoera gogorra baldin bada imaginatu han zer den. Covid-19ari aurre egiteko garbitasuna ezinbestekoa dela esaten digute eta ura eta xaboiarekin eskuak behin eta berriz garbitu behar ditugula, baina zer garbitasun izango dute hango gehienek, edateko eta janaria egiteko urik ez baldin badute? Erosketak egitera gutxitan joateko esaten digute eta joaten garenean ahalik eta janari gehien erosteko, denbora luze batean berriro joan ez gaitezen. Eta Senegalen? Han asko dira janaria gordetzeko lekurik ezta dirurik ere ez daukatenak. Azkenik, esan nahiko genuke, orokorrean egoera latz honi aurre egiteko hartu beharreko prebentzioak oso zailak direla Senegaleko herrialdeetako biztanleentzat.
Atzo gauean Senegaleko gure Euleuk taldeko lagun baten mezu bat jaso genuen. Laguntza eskatzeko idatzi zigun, mesedez eskatuz, mezua zabaltzeko. Gogoratzen zarete Soussane Sareneko eskolan egin genituen hobekuntzak? Ba bertako familiei janaria eros diezaioten dirua bidali nahi diegu. Argi eta garbi esan nahi dizuegu zer egin nahi dugun: hemen lortutako dirua gure Senegaleko lagunari bidali eta berak Soussane Sareneko familientzako janaria erosi eta banatuko du. Lehentasunezko janariak eta Covid-19ari aurre egiteko higiene materiala izango litzateke erosiko lukeena.
Egoera ez da erreza baina ahal dugun neurrian hau ere justifikatzeko eraren bat lortuko dugu, zuek ere, zuen laguntza nora bideratu duzuen ikus dezazuten.
Beti bezala, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzagatik.
Laguntza emateko:
Bizum: 648 291 329
La Caixa: ES79 2100 2729 07 0200238560
Email: euleuk.elkartea@gmail.com