Proiektuak

Soussane Sarene herrian baratze komunitarioak

Euleuk Elkartearentzat proiektu hau asmo haundikoa ta ilusionantea izan da, eta orain, joan den Uztailean bukatuta geratu da.

Baratzeak, aipatutako herriko emakume talde batek landuko ditu (35etik 50 emakume).

Proiektua martxan jarri aurretik baratzearen eremuan eraikin hauek egin behar izan dira: 2 ur-putzu, lanabesak babesteko etxola txiki bat, komun txiki bat (emakumeentzat, beraien higienea ta beharrizan minimo batzuk izan ditzaten) eta baita ere teilatutxo edo aterpe bat bere azpian eserleku batzuk kokatu direlarik, beroaldi luzeetan bertan lanean ari diren emakumeen beharrizan eta atsedenaldirako.

Baratzean barazkiak eta ortuariak landatu dira batez ere, tomateak, piparrak, tipulak, letxugak, azanarioak, mijoa, arroza eta fruita arbolak (limoiondoak, meloiak, papaiak eta abar).