Maite

“Afrikara bidaiatzen lehenengo aldia ez izan arren, inoiz ez dut horrelako bidaiarik egin. Elkarteak bihotza betetzen eta aldi berean mila zatitan zatitzen dizun proiektuetan parte hartzeko aukera ematen dizu. Esperientzia berezia izan da, nire bihotz zati bat bertan geratu da eta batez ere umezurtz etxean.

Etxe horretan utzi ditut negar malkoak, negar egin dut emozioz beteaz, korapiloa eztarrian izanda. Maitasuna jaso eta eman dut baina gauza asko ulertu ezinak dira lau pareta horietan.

Eskolan berriz, hondar ale bat jarri genuen eta horrekin geratzen naiz ere. Ikasi dezaten pixkanaka lurra zaintzen ingurune on bat izateko.
Senegalen ikusi dut edertasuna, pobrezia, kaosa, lasaitasuna, toki bereko hainbat aurpegi, baita eguneroko ilunabar bereziak. Bizi izan dut zer den pribilegioa izatea hainbat aspektutan, nire begiekin ikusi baitut garai bateko eta gaur egungo zenbait errealitate.

Hezkuntza ulertu ez arren, etxean sentitu naiz, Bassen konpañia eta gertutasunagatik. Berak kontatu dizkigu zenbat istorio eta errealitate. Bere familia ere ondoan izatean bidaia sakonagoa izan dela sentitzen dut.

Pertsonen eskuzabaltasuna eta adeitasuna nabarmena da, irrifarrak eta agurtzeko gogoa.

Gauza asko dira, eta badakit noizbat itzuliko naizela. Orain “RESPIRAR” eta bizitakoa oroimenean gordetzea falta zait.”

Maite

Anterior
Anterior

Nagore

Siguiente
Siguiente

Ane