Ane

Beti izan dut Afrikarekin konexio berezi bat. Saharan lau aldiz egon ondoren, ahizpak bidai hau oparitu dit. Eta.. a ze nolako oparia!! Emozio nahaste borraste korapiloa. Egia esan, ez dut kontraste handiko jendeartea aurkitu baina bai eskuzabaltasun handiko pertsonak. Irrifar batekin aurkezten dute beraien burua eta irrifar hori ez da inoiz beraien aurpegitik ezabatzen. Nahiko gaizki eraman dut nire jatorriarekin zerikusia duten pribilegioen jabetza, txuria izanagatik munduan zehar libre bidaiatzeko ahalmena adibidez.

Senegaltarrek itsasoa zeharkatzeko beraien burua arriskuan jarri behar dute sei eguneko txalupa bidaietan, guk (nik) lau orduko hegazkin bidai batean egiten dudan moduan. Senegaltarrek arroza dute oturduetako plater nagusi, guk (nik) supermerkatuko edozein janari dudan moduan. Senegaltarrek bizitza datorkien moduan onartzen dute, guk (nik) gehiago edo hobeagoa den edozer desiro dudan bezala. 

Hemen, ez da presarik, ezta ordularirik ere. Hemen, orain hamabost eguneko bidai baten ondoren, Dakarreko aeroportuan hau idazten dudan bitartean, Bass, Moha eta Aida datorzkit burura, baita Alasame eta Mariama ere.

Izkutuan naizenaren zatitxo bat oparitu diot bakoitzari; kantu bat, momentu bat, ilusio bat, pentsamendu bat… Maitasunak dituen milaka forma ezberdinen modalitate bat. Beraiek aldiz, gizarteak sortzen dituen hausturez gain aurrera ateratzeko ahalmena erakutsi didate. Bi hilabete eta bi kiloko gorputz txiki eta ahul batean kabitzen den indarra geldiezina dela jakin dut hemen. Mila esker, Eki Alasame.

Ahizpari eskerrak ematea geratzen zait orain. Inoiz opari hau itzultzeko aukera izango al dut? Bitartean, konpartitutako zaldi bidaiak, umertzut etxean bizitako momentuak, egindako negarrak eta ahizparen urtebetze eguneko ilusioak gogoratzen jarraituko ditut. Laister ikusiko gara, eta berandu baina lehen berriro idatziko dut hemen. Nire arimak asko du oraindik azaltzeko.

Anterior
Anterior

Miguel

Siguiente
Siguiente

Amaia