Ane

“Bi aste. Bi astek eman dezaketena… Aspalditik buruan bueltaka neukan bidaia, eta azkenean, Euleuk-en eskutik aurrera eraman ahal izan dudana. 

Zaila da bizipen guztiak lerro batzuetan laburbiltzea. Baina, bidai honetatik zerbait azpimarratu behar badut, Senegaldarren kultura da. Harrigarria da transmititzen duten poztasuna eta gertutasuna, musikarekiko duten zaletasuna, edota laguntzeko beti erakusten duten intentzioa; gutxi edukita, daukaten apurra banatzen dute, eskua luzatzen dizute. Kaleak bizirik dituzte: postu edo denda txiki ugarirekin, eta umeak etengabe jolasean. Irudimen handia dute, “manitas” batzuk dira. Lasai-lasai bizi dira, presa barik. Bada asko gustatzen zaidan Bass-en esaera bat, gure egunerokotasunerako oso aplikagarria dena: “no problem, no stress”. Tontakeria bat dirudi, baina gure egunerokotasuneko arazo txikiak handi egiteko joera daukagu, honek dakarren estresa gure motxilan sartuz. Eta, askotan, arazo larritzat jotzen ditugun gauza hauek, irtenbide azkar eta bideragarria dute. 

Txoko ederrak ere ezagutu ditugu: hondartza zoragarriak, herri xarmagarriak, edota Baobab ikaragarriak, batzuk aipatzearren. Baina, bidaiak ere izan du bere alde ez hain polita. Egoera latzak ikusi behar izan ditugu, baita istorio gogorrak entzun ere. Inpotentziz beteriko momentuak, nahi arren, ezer gutxi baikeneukan egiteko. 

Pertsonalki hazi, asko ikasi, begiak ireki, pertsona zoragarriak ezagutu, barre asko egin (negar ere), sentitu, ulertu, lagundu, laguntzen utzi, elkarbanatu, elkar ulertu eta komunikatu (hizkuntza bera jakin gabe)… Emozioz beteriko bidaia izan da, bidelagun ikaragarriekin batera. Eskerrik asko Euleuk, egiten duzuen lan izugarriarengatik, erakutsitako prestutasunagatik, esperientzia hau posible egiteagatik. Eskerrik asko nirekin batera taldean egon zareten guztioi, eman didazuen momentu guztiengatik; zoragarriak zarete“.

Ane

Anterior
Anterior

Ainara

Siguiente
Siguiente

Maite